Skip to main content

Irteerak: Ikasleen Garapen Integralaren gakoak

 

Ikasturte honetan, gure ikasleek hainbat irteera egin dituzte, eta horiek hezkuntza prozesuaren parte garrantzitsua izan dira. Irteera hauek ez dira soilik ikaskuntza akademikoa osatzen duten jarduerak; ikasleen garapen sozial, emozional eta pertsonalean ere eragina izan dute.

Irteeretan ikasleek taldean lan egiteko, komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko aukera izan dute. Horrela, beren emozioak kudeatzen eta autoestimua hobetzen lagundu die. Gainera, giro informal batean, irakasleekin eta lagunekin harreman estuagoak sortu dituzte, eta hori garrantzitsua da ikaskuntza prozesuan.

Ikasturtean zehar, hainbat irteera burutu ditugu:

  • Azaroan: LH 1. eta 2. mailako ikasleak Oriora joan ziren.

  • Azaroan: LH 3. eta 4. mailako ikasleak Hondarribira joan ziren.

  • Maiatzean: LH 5. eta 6. mailako ikasleak Iratxeko kanpinean izan ziren.

Horrez gain, beste irteera batzuk ere egin ditugu:

  • Albaola itsas kultur zentroa: Itsasontzi tradizionalak eraikitzeko prozesua ezagutu zuten ikasleek.

  • Txokolate museoa: Txokolatearen historia eta ekoizpena ikasi zuten.

  • Eureka zientzia museoa: Zientzia eta teknologia esperimentatzeko eta ikasteko aukera izan zuten.

  • Santa Clara uhartera: Naturarekin harreman zuzena izateko eta ingurunea ezagutzeko irteera.

  • Amezketara: Kultura eta natura ezagutzeko irteera.

  • Leaburura eta Gaztelura: Kirola eta natura uztartzen dituen irteera.

  • Aquarium eta Real Arena: Kirola eta natura uztartzen dituen irteera.

Beste hainbat irteera egin ditugu, eta hauekin jarraitzea dugu helburu, benetan sinesten baitugu horrelako ekintzek onura handia dutela gure haurrentzat.

 

Irudia
Eureka

 

Irudia
Zarautz