Euskara Taldea: urtez urte, euskararen alde
Aurten ere, Euskara Taldeak ekintza ugari antolatu ditu euskararen erabilera sustatzeko eta ikas komunitate osoa aktibatzeko. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, giro aparta izan genuen ikastolan; tailerrak, jolasak eta kanta-kantariak izan ziren protagonista. Apirilaren 29an, Liburuaren Egunean, irakurketaren plazerra partekatu genuen, ikasleen iritziak eta gomendioak tarteko. Euskaraldiarekin bat eginez, bertso saio berezia antolatu genuen, barre eta gogoeta tarteko. Bestalde, talo postuak arrakasta handia izan zuen, euskal giro goxo batean.
Iaz martxan jarritako jokaera protokoloa ere pixkanaka errotzen ari da: euskararen aldeko jarrerak sustatzeko eta hizkuntza-ohiturez kontzientziatzeko bidea ematen ari da.
Euskara Taldean sinesten dugu euskararen aldeko ekintzak elkarrekin egitean datzala arrakasta. Hori dela eta, datorren ikasturterako animatzen zaitugu gure taldean parte hartzera: izena ematea besterik ez duzu!
Euskaraz bizi, euskaraz hazi, euskaraz eragin!