Skip to main content

GABONAK, GABONAK, HAU ZORIONA...

 

Gabonak iristear zeudela, urtero bezala Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etorri zitzaizkigun, hau poza! Haurrek beraiengana gerturatu eta muxu edota elkarrizketa labur bat izateko aukera izan zuten.

Bestalde, adierazpen artistikoko ikasle taldearekin ikastolako sarrera apaintzeko aukera izan genuen, honela gertu genituen gabon festak girotuz.

Abenduaren 24an, eguraldia lagun izanik, herrian zehar gabon kantak abesten aritu ginen irakasle, ikasle eta gurasoak. Goizari amaiera emateko, gaztaina jan goxoa egin genuen herriko plazan.

 

Gabonak