Skip to main content

ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA

 

Pasa den ikasturtean, EA30ko taldea, Energia Kontsumoaren inguruko diagnosia egiten aritu zen. Hori kontuan hartuta, ikasturte honetan ekintza batzuk gauzatu ditugu kontsumo hori arduratsuagoa izan dadin.

Hasteko, jolastokiko hondakinak sailkatzeko kartelak berritu genituen EA30eko maila bakoitzeko ikasle ordezkariekin.

Bestetik, argindarraren kontsumoaren inguruko kontzientzia pizteko asmoz, ikasgeletako leiho ondoko argiak pizten dituzten etengailuak, X gorriekin markatu genituen.

Eta azkenik, kontsumo arduratsuaren inguruko kanpaina bat egin dugu. Horretarako, Energia iturri ezberdinak aztertu eta hauen ezaugarriak, abantailak eta desabantailak azaltzen dituzten horma irudiekin, erakusketa bat jarri dugu Ibarrako kultur etxean. Bestetik, energia kontsumoa gutxitzeko aholkuak ematen dituzten bideo motzak egin dituzte ikasleek herrian zabaltzeko.

Ikasturte honetako lanak bukatuta datorren ikasturterako indartsu jarraitzen dugu.

 

Irudia
Agenda 30