Gure habi kutxak berrikusten

Iaz Ikastolako inguruetan eta Ibarrako plaza inguruan zintzilikatu zituzten habi kutxak berrikusten aritu dira DBH 1. mailako ikasleak. Horretarako, Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologo eta Udaleko ingurumen teknikariaren laguntza izan zuten. Kamera teleskopiko bat habi-kutxetan sartu eta barruan hegaztirik, arrautzarik edo beste zerbait ote zegoen jakiteko aukera izan zuten. 

Iaz jarritako habi batzuk dagoeneko erabiliak izan direla ikusi ahal izan zuten ikasleek eta beste batzuk berrik oraindik hutsik dagoela jakin ahal izan zuten, azken horietan garbiketa lanak egin behar izan zituzten, berriro habia prest uzteko.