Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan bisitan

Urriaren 21ean Uzturpe Ikastolako DBH4ko ikasleak Tolosaldea Lanbide Heziketako eskolara joan ziren bisitan, bertako erdi mailako eta goi mailako zikloak ezagutzeko asmoz. Tolosaldearako bisita hau ikasleei DBHko azken mailetan eskaintzen zaien orientazio akademikoaren harira antolatu da. Irteera honen helburua ikasleei ikasketa aukera ezberdinak eskaintzea izan da DBHko azken maila honetan hartu beharreko erabakiaren aurrean, batez ere, ikaslego anitzaren interes eta motibazioak kontuan hartuz.