Pintxoak egiten…
LH5eko ikasleek, Txanelan, janariei buruz ikasitakoa praktikan jarri zuten eta janari bakoitzaren ezaugarriak kontutan izanik “pintxo osasungarri, koloretsu, eta goxoak egin zituzten.
Prestaketen “saltsan” gozatu ostean, gainontzeko ikasleei beraien pintxoa aurkeztu, egindakoa pausoz pauso azaldu eta tripa beteaz amaiera ederra eman zioten tailerrari. Behar bada etorkizuneko sukaldari izateko grina piztu zitzaien batzuei. On egin!