Gainditzen Marrazki Lehiaketaren sariak banatu dituzte

Gorren komunitatearen aldeko sentsibilizazio jardueren artean, pertsona gorrek egunerokotasunean, eta are gehiago pandemia honen ondorioz darabilgun maskarak direla eta, bizi dituzten komunikazio oztopoak jorratu genituen ikasgeletan. Landutako biribiltzeko, marrazki bana egin zuten ikasleek eta Gainditzenek (Tolosaldeko pertsona gorren elkarteak) antolatutako lehiaketan parte hartu genuen. Hautatuen artean gure ikasle ugari izan dira eta sari nagusia ere ibartar baten eskutan geratu da. Zorionak!

Albistea eta argazki gehiago ATARIAN