HHko irakasleen formazioak

Haur Hezkuntzako irakasleak maiatzean ere, beren lanaren hausnarketarekin ERAIKIZ proiektua hobetzen jarraitu dute. Bizitzen ari garen egoera berezi honetan, formatzen jarraitzeko beharra ikusi dute. Gure haurren ongizatea bermatzen jarraitzeko asmoarekin, egoera berezi honetan nola jokatu eta ondorengoa nolakoa izan daitekeen irudikatzen laguntzeko, hainbat adituen formakuntza saioak jasotzen aritu dira eta horretan jardungo dute Ikastolarako itzulera modu egokienean egiteko. 

 

Hik Hasi egitasmo pedagogikoa duen taldeak, egoera honi erantzuteko sortu dituen laborategiko hiru mintegietan aritu dira, une honetako hausnarketekin batera hurrengo iraila irudikatzen.