Skip to main content

Partaide zaparrada Ero-etxe krosean hotz eta ekaitzei aurre eginez.

 

Ero-etxe krosean hotz eta ekaitzei aurre eginez partaide zaparrada izan zen UZTURPE IKASTOLAko korrikalari moreez Tolosako kaleak blai eginaz.

Goraipatzekoa da ikasle eta gurasoen parte hartzeko konpromiso irmoa, 84 lagunek parte hartu baitzuten UZTURPE IKASTOLAren izenean.

Emaitzak ere goraipatzekoak izan ziren hurrengo korrikalari hauek sailkatu zirelarik hamar lehenbiziko postuetan:

Emakumezko infantiletan Arrate Goikoetxeak  7. postua,  gizonezko alebinetan Mikel Jauregik 3. eta Aitor Perurenak 7. postua, emakumezko alebinetan Amaiur Lasak 4. eta Nagore Gabarainek 6. postua, Eki Aizpuruak 6. postua eta Irati Baleztenak 10. postua eskuratu zuen emakumezko benjaminetan.

Partaide bakoitzak bere buruarekin kokatu behar du lehia, hurrengorako bere sasoi puntua hobetzeko erronkari aurre egin ahal izateko. Zorionak partaide guztioi!

ARGAZKI BILDUMA HEMEN