2015eko urte amaieran hasi zen TOLOSALDEKO ATARIA eskualdeko hainbat ikastetxerekin elkartu eta lankidetza aukerak aztertzen. Proiektuari forma eman ostean, 2016-2017 ikasturtean gauzatuko da Erakutsiz Ikasi egitasmoa.
"Erakutsiz Ikasi" eskualdeko ikastetxeen eta Tolosaldeko Atariaren lankidetzan egindako egitasmoa da. Ikasleen ikasketa prozesuan txertatu nahi da Tolosaldeko Ataria hedabide multimedia, eta horrela adin ezberdinetako ikasleek idazmena eta ahozkotasuna landuko dituzte, eta beraien trebetasun eta lanak erakutsi ahal izango dituzte, bai astekarian, bai irratian eta baita tarte honetan ere. Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Erdi eta Goi mailako ondorengo ikastetxeetako ikasleen lanak emango dira ezagutzera proiektu honetan: Amasa-Villabonako Erniobea; Ibarrako Uzturpe; eta Tolosako Inmakulada, Hirukide, Laskorain, Samaniego, Orixe eta Tolosaldea.
fitxategiak
ikasiz.pdf