Skip to main content

IX. Elkartasun Kilometroa

Uzturperekin bat egin

Familia agurgarria:

Aurtengo Elkartasun Kilometroa UZTURPEREKIN BAT EGIN lelopean ospatuko dugu. Ikastola espazioak berritzeko egindako obren ondorioz sortutako kalteen eraginen kostuan laguntzeko, gutako bakoitzak ekarpen txikia egitea da proposamena.

 Zuen seme alabek “babesle taula” eramango dute etxeetara. Taula orientagarria da, ikasleek ardura txiki bat har dezaten: babeslea izan daiteke aita, ama, osaba, izeba, aitona, amona, dendaria, bizilaguna…: nahi adina babesle izan daitezke.

Era berean, nahi adina diru bildu daiteke. Dirua ikastolara ekarri behar dute ikasleek eta tutoreak jasoko du. Hala ere, norbaitek diru ekarpen berezia egin nahiko balu, jarri dadila harremanetan idazkariarekin eta berak kudeatuko du.

 Abenduaren 18 edo 20an (eguraldiaren arabera), arratsaldeko 3:30etik  4:30era, lasterketa solidarioa egingo dugu.

 Egun honetan Azkueko haurra plazan jaso beharko duzue, autobusak ibilbide luzea bakarrik egingo du.

 Lasterketan parte hartzera gonbidatuta zaudete.

 Eskerrik asko eta laster arte

 

Bizikidetza batzordea