Ekonomia tailerreko ikasleen eskaintza

Gu Uzturpe Ikastolako DBH4ko ekonomia tailerreko ikasleak gara eta kooperatiba bat sortu dugu, Uzturpeko izena duena.

EJE proiektuaren barnean gaude eta beraien helburua, gazteok merkatal munduan murgiltzea da.

Loyola-Escolapios-eko ikastetxearekin lankidetzan ari gara eta horren ondorioz, guk, haien katalogoan jarritako produktuak salduko ditugu eta beraiek gurean jarritakoak salduko dituzte. Honekin Asturiaseko eta Euskal Herriko produktuak partekatuko ditugu, bion kulturak sustatuz. Ekintza honen bidez, irabazitako dirua Usurbilgo animaliak eta landareak babesten dituen elkartearentzat izango da, Zuhaitz-pe  izenekoa.

Hau dena esanda, Colegio Loyola-Escolapios kooperatibaren produktuak eskaintzen dizkizuegu.

GUSTOKO BADUZUE SAKATU HEMEN

ESKAERA MAIATZAREN 14RAKO EGIN BEHARKO DA

Zuen gustukoa izatea espero dugu.

Agur bero bat.