Skip to main content

Beste ikasturtetan bezala, LH5eko ikasleek, aurten ere, EAThink programa ezagutu eta
lantzeko aukera izan dute.


Tailerraren izenburua, “ Bertokoa jan, mundua buruan” izan da, eta hiru egunetan, jaten
ditugun janarien jatorria taldeka aztertu, nondik datozen, zenbat kilometro egiten dituzten,
nola kontserbatzen diren denbora horretan…


Bestalde, janariak urtaroka joku baten bidez sailkatzen ikasi dute eta garaian garaikoa
jatearen garrantziaz jabetzeko aukera izan dute.


Gustora aritu dira, eta beren eguneroko bizitzan aurrera eraman ahal izango dituzten
konpromisoak hartu dituzte, horien artean,bertako produktuak erabiltzearen onurak bere
etxeetan nahiz herriko jatetxeetan azaltzea .

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia