Abenduaren 18an, Tolosako Zerkausi plazan elkartu ziren Anoeta eta Ibarrako DBH1eko ikasleak eta elkarrekin hainbat jolas eta dinamika egin zituzten. Irteeraren helburua Euskarako lehenengo unitateko proiektua gauzatzea izan da, beste ikastetxe batekin elkartrukea egitea, hain zuzen. Jolasekin hasi aurretik elkarri galderak eginez eta erantzunez elkar ezagutzeko tarte bat izan dute. Horrek bide eman die ikasleei gelan landutako edukiak praktikatzeko, hala nola, informazioa eman eta eskatu, begirunezko esapideak erabili, pertsona eta leku deskribapenak egin... Horrez gain, elkarrenganako konfiantza eta talde kohesioa indartzeko ere baliagarri izan da irteera.