Skip to main content

Zeregina

Uzturpe Ikastola Ibarrako ikastetxe bakarra da. Bi urtetik hamasei urtera bitarteko ikasleei kalitatezko hezkuntza euskaldun, integral eta etorkizunera begira eskaintzen die, familiekin, langileekin eta herriko talde zein erakundeekin elkarlanean.

Ikusmira

Ibarraldean erreferentziazko ikastetxe izan nahi dugu, eta horren bidean honako hauek ditugu helburu:

  • Ikasle, guraso eta langileen gaitasunak garatzea eta indartzea.
  • Elkarbizitza sustatzea
  • Euskal kultura, euskara, musika eta kirola bultzatzea
  • Ingurumena zaintzea
  • Bideragarritasun ekonomikoa bermatzea

Balioak

  • Partaidetza: Ikastetxearen kudeaketa eta funtzionamendua demokratikoa eta parte-hartzailea da, kideen arteko komunikazioan oinarrituta.
  • Komunikazioa: Familiak funtsezko lekua du gure ikastetxean. Haiekin dugun lotura zaintzea eta haien iritziak aintzat hartzea gure lehentasunen artean dago.
  • Etorkizunari begira: Ikasleen prestakuntza akademikoa biharko gizarteak eskatuko dituen erronketara egokitzen dugu etengabe.
  • Gertutasuna: Ikasle bakoitzak bizi dituen zailtasunak arretaz jarraitzen ditugu, banakako jarraipen pertsonalizatua eskainiz.
  • Bizikidetza: Eguneroko bizitzan elkarbizitzarako tresnak eta estrategiak lantzen eta aplikatzen ditugu.
  • Elkarlana eta ahalegin: Hezkuntza kalitatea hobetzeko, berrikuntza didaktiko eta teknologikoak ikasiz eta ikastolako langileon artean elkarlanean ezarriz.
  • Lankidetza: Gizarteko eragileekin harremanetan jarduten gara, elkarlanean.
  • Formazioari konpromisoa: Langileen, ikasle ohien, gurasoen eta aiton-amonen prestakuntza erraztea gure eginkizunaren parte da.
  • Ingurumenarekiko errespetua: Ingurumena ezagutzeko, errespetatzeko eta babesteko ahaleginari ekiten diogu egunero.
  • Kooperazioa: Gizartean laguntzaren beharra dutenekin konpromisoa hartzen dugu.