|
Kirol batzordea
Eginkizunak:
- Eskola orduz kanpoko kirol jardueren jarraipen zuzena egitea.
Maiztasuna: Hiruhilean behin.
Ordua: 17:00etan.
Non: Ikastolan.
|
Ikasleekin harremanak
Eginkizunak:
- Ikasleen partaidetza bultzatu ikastetxeko ekintzetan.
- konpondu ezin ditzaketen arazoei eta eskaerei irtenbidea bilatu.
Maiztasuna: Hiruhilabetekoan behin eta behar zehatzen arabera.
Ordua: Eskola ordutegian.
Non: Ikastolako liburutegian.
|
|
Hauspoa batzordea
Eginkizunak:
- Hauspoako bileretara joan, ikastolara eta ikastolatik informazio trukea egin, eskaerak bete eta beharrak antolatu.
Maiztasuna: Beharren baitan.
Ordua: 19:00etan.
Non: Kultur Etxean.
|
Udaletxearekin harremanak
Eginkizunak:
- Udala eta Ikastolaren arteko harremanak sendotu.
- Ikastolak dituen beharrak, azaldu eta adostasun bideak jorratu.
Maiztasuna: Gaiak eskatzen duenaren baitan.
Ordua: Adosteke.
Non: Udaletxean.
|
|
Mendi batzordea
Eginkizunak:
- Ikasturteko irteeren egutegia egin eta gurasoei zabaldu.
- Irteera bakoitzeko, informazio-orria prestatu eta gurasoei bidali.
- Aurretik irteera ezagutu.
- Autobusa kontratatu.
- Argazkiak atera, eta laburpen txiki bat egin web orrialdean zintzilikatzeko.
- Fakturak idazkariari eman.
- Ikastolaren aldizkarian eta urtekarian mendi-taldearen berri eman.
Maiztasuna: Hilean behin.
Ordua: Adosteko.
Non: Sendi Ekintza.
|
Ingurumena batzordea
Eginkizunak:
- Ikasturteko ekintzen egutegia egin eta gurasoei luzatu.
- Ekintzak burutzeko baliabideak lortu.
- Ingurumen proiektuaren diseinuan parte hartu
Maiztasuna: Hiruhileko bakoitzean.
Ordua: Eskola orduetan.
Non: Ikastolan.
|
|
Bizikidetza batzordea
Eginkizunak:
- Bizikidetza , tutoretza eta berdintasun planak garatu eta martxan jarri.
- Ikastolako arauak aztertu, diagnostikoa egin eta hobetzeko neurriak ezarri.
- Egunekotasunean sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu.
Maiztasuna: Beharren baitan.
Ordua: Eskola orduetan.
Non: Ikastolako liburutegian.
|
Ulibarri batzordea
Eginkizunak:
- Hizkuntz normalizazio plana gauzatu.
Maiztasuna: Urtean bitan.
Ordua: Eskola orduetan.
Non: Ikastolako liburutegian.
|
|
Ekonomi batzordea
Eginkizunak:
- Ikastolaren gastu-sarrerak eta aurrekontuak aztertu.
- Ikastolak dituen beharrak, azaldu eta onartzeko bideak jorratu.
Maiztasuna: Gaiak eskatzen duenaren baitan.
Ordua: Adostu gabe.
Non: Ikastolan.
|
Auzolan batzordea
Eginkizunak:
- Ikastolako instalakuntzen mantenuaz arduratu.
Maiztasuna: Beharraren baitan.
Ordua: Adostu gabe.
Non: Ikastolan.
|
|
Obrak
Egitekoa:
- Ikastolako obra prebisioak hantzeman eta aztertu.
- Bideragarritasun ekonomikoa aztertu.
- Proiektuak eskatu, aztertu eta errektore kontseiluari erakutsi.
- Obraren jarraipena egin.
- Inbertsio plana gauzatu.
Tokia: Ikastola.
Ordua: Zehaztu gabe.
Maiztasuna: Beharren baitan.
|
|