PERTSONA OSOAK HEZTEKO FORMAZIOA
Hezkuntza eskubide unibertsala bermatzeko guztiz beharrezkoa dugu ikastolako eta herriko komunitatea osatzen dugun pertsonon formakuntza. Haurren ongizatea eta definitua dugun pertsona eredua garatzen bidean, ezinbestekoa dugu adituen aholkularitza eta laguntza.
Komunitateko pertsona ororen gaitasunak garatzea beharrezkoa dugu eta horretarako urtero langilegoaren, ikasleen eta familien kezkak eta beharrak jaso eta hauei erantzun bat emateko formazio saioak eskaintzen ditugu: langilego, familia edo/eta ikasleei zuzenduak.
Horrela ikasleen garapenean bidelagun izan, eta euskara eta euskal kultura ardatz, heziketa inklusibo, hezkidetzaile eta laikoa eskaintzeko aukerak areagotu eta indartzen ditugu, harreman osasuntsuagoagoak lortzeko bidean jarriz.
Aurten aurrikusitako hitzaldi, formazio eta aditu programak honakoak dira, besteak beste:
Ikasleen formazio-agenda, jarduera osagarrien programa, betea izan dugu:
Programa hau guztiz beharrezkoa da eta garrantzi handikoa egunerokoan gela barruan egiten dena esperientzia eta bizipenei lotu eta bizitzarako beharrezko konpetentziak garatzeko. Jarduera osagarri hauek ikaskuntza esanguratsua ahalbidetzen dute, ikasitakoaren esperimentazioa, sorkuntza eta egoera errealen bitartez.
Horretarako urtero ikasgaiei eta proiektuai lotutako irteera plan bat dugu ikastolan Euskal Herriko toki ezberdinetara (izan naturguneetara bisita gidatu, museo eta aterpetxeetara irteerak….).
Txikienek, ekainean, Loatzo musika eskolakoen emanaldia jaso dute. LH1-4 artekoek, berriz, igeriketa ikastaroa egin dute.
Azken zikloko ikasleen kasuan, errekaren ekosistemaren inguruan Ibaialde kanpainan parte hartu zuten.
LH6ko ikasleak ere izan ziren, Atzegiren Zu eta ni programan ere parte hartu zutenak, ezin aberasgarriagoa izan zen ekintza.
HH eta LHn zinema euskaraz ikusten aukera ere izan dugu, Leidorren, TINKOren eskutik.
DBHren kasuan, lehenengo zikloan, irakurzaletasuna eta sormena sustatzeko Nerea Loiola Pikaza idazlearen eta Josevyski komikigilearen bisitak jaso zituzten, Txikipedia eta Haatik dantza konpainiaren formazioea jasotzeaz gain.
DBHko bigarren zikloan, drogomenpekotasuna, ludopatia, pornoa, mugikorren menpekotasuna… bezalako gaiak lantzen aritu dira zenbait elkarte eta programen baitan. Oso aberasgarriak izan dira guzti hauek, kezkatzen dituzten gaiak gelara ekarri baitira.
DBH4 mailan, orientaziora begira saio ezberdinak izan dituzte; alde batetik, guraso eta ezagunen bisitak jaso dituzte; bestetik, Konfekoopek emandako hitzaldia jaso eta hainbat bisita egin dituzte inguruko Lanbide Heziketako zentroetara. Honela, euren ibilbidean lagunduko dieten testigantzak jasotzeaz gain, ingurua ezagutzeko aukera ere izan dute.