Pasar al contenido principal

Hamar urrats hizkuntza biziberritzeko

Hamar urrats hizkuntza biziberritzeko

Bat: Egin berba euskaraz mundu guztiarekin: familiarekin, lagunekin, kalean aurkitzen dituzunekin…

Bi: Errespeta itzazu euskaraz berba egiten dutenak, beraiek zure hizkuntza errespetatzen duten bezala.

Hiru: Izan zaitez fidela gure hizkuntzarekin. Jarraitu erabiltzen, euskaraz erantzuten ez badizute ere.

Lau: Norbait euskaraz egiten saiatzen bada, ez da bere ahalegina eskertzen duzula erakusteko modu hoberik normaltasunez euskaraz berba egiten jarraitzea baino.

Bost: Hartu ohar guztiak, mezu elektronikoak, gutunak… euskaraz idazteko erabakia.

Sei: Beharrezkoa balitz, euskaratu ezazu zeure izena eta berreskuratu abizenaren euskal grafia.

Zazpi: Harpidetu zaitez euskarazko argitalpenetara. Irakurri liburuak, joan antzerkira, kontzertuetara, bisitatu web atariak… euskaraz.

Zortzi: Eskatu administrazioari eta bezero zaituzten enpresa guztiei euskaraz (eta modu atseginean) har zaitzaten.

Bederatzi: Zure ohiko hizkuntza gaztelera edo frantsesa bada, eta ez bazara egunerokotasunean euskaraz aritzeko kapaza sentitzen, (gutxienez) agertu ezazu hizkuntzarekiko jakinmina eta begirunea.

Hamar: Beti erdaraz berba egin duzun egoeratan euskaraz berba egitea nekeza egiten bazaizu, saia zaitez egoera berrietan euskara erabiltzen, eta horrela, ohitura hartzen joango zara.

http://zuzeu.eus/euskara-2/euskara-biziberritzeko-hamar-urrats/

Azken albisteak

Los alumnos y alumnas de 1.º y 2.º de ESO han disfrutado de una estupenda excursión de dos días. El primer día disfrutaron de la playa y practicaron kayak; el segundo, realizaron una bonita ruta de montaña.
Para empezar el curso como es debido, el alumnado de 3.º y 4.º de ESO ha realizado una salida a Hondarribia.
Los alumnos y alumnas de Educación Infantil ha visitado la XIV exposición dirigida por Marce Tena. 
El viernes pasado los alumnos y alumnas de Primaria fueron a Belauntza. FOTOS