Lh 5. mailako ikasleak, ikasturte honetan, musikako saioetan instrumentu desberdinak lantzen ibili dira. Instrumentu hauek gertuago ezagutzeko asmoz, Uzturpe Ikastolako 2 guraso musikarien bisita jaso dute, Enrike Rubiños eta Jon Garmendia. Bi musikari hauek, beraien bizitza musikalaz hitz egin dute, baita beraiek jotzen dituzten instrumentuei buruz ere.
Ondoren, LH 5. mailako ikasleen artean, musika instrumentua jotzen dutenek sorpresatxo txiki bat eskaini diete gure gonbidatuei eta bertara gerturatu direnei. Pianoa, gitarra, saxofoia, eskusoinua, klarinetea eta kaxoiarekin kantu desberdinak eskaini dituzte eta kantuan ere aritu dira.
Bukatzeko, gonbidatuen txanda iritsi da eta beraien musika doaiak erakutsi dizkiete. Txistua, kaxoia, panderoa, alboka... instrumentu desberdinak ikusi eta entzun dituzte eta LH 5. mailako ikasleei dantzarako gogoa ere piztu zaie . Ia ikasle guztiak dantzan jartzea lortu dute bi musikari haundi hauek. Bihotz bihotzez, MILA ESKER ENRIKE ETA ION!