Skip to main content
2021/01/22

 

Nola zabaldu ezagutza Wikipediaren bidez?

Ibarrako herria eta Uzturpe Ikastola Wikipedian

Uzturpe Ikastolak eta Ibarrako Udalak elkarlanean antolatutako XXI. Kultur Astearen barruan, Wikipedia eta bere erabileraren inguruko saio bat izango dugu telematikoki.

Ongi dakizuen bezala, 2020 urtean Uzturpe Ikastolak 50 urte bete ditu, eta joan zaigun urte aldrebes horretan, ezin izan ditugu nahi bezala bildu eta dokumentatu urte guzti horietako istorio, bitxikeri eta zehaztapenak.

Ikastolan hainbeste erabiltzen dugun Wikipedia, tresna eta baliabide egokia izan daitekela pentsatu dugu hutsune hau betetzeko.

Dagoeneko argitaratu dugu Ikastolari buruzko lehen artikulua, abiapuntu izan nahi du eta edonork osatu, zuzendu eta elikatzeko jarri da eskura: https://eu.wikipedia.org/wiki/Uzturpe_Ikastola

Bide batez, saio berean, Ibarrako herriak Wikipedian duen presentzia ere aztertuko dugu eta edozein herritar edo nahi duen orok, bere ekarpenak nola egin ditzakeen azalduko dugu.

Gure apaletako liburuetan, gure kaxetako paper zaharretan, eta gure buruetan daukagun ezagutza hori, zabaldu eta edonoren eskura uztea izango litzateke helburua.

Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia.

Eguna: Urtarrilak 28

Ordua: 18:00

Tokia: https://meet.jit.si/EWKE

Hizlaria: Galder Gonzalez (Euskal Wikilarien Elkartea)

 



 

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-11-13
LH 1 eta LH 2ko ikasleak Orion LH 1. eta 2. mailako ikasleak Orioko Txurruka aterpetxean egon dira 2 egun polit igaroz.
2024-10-30
Uzturpe Ikastolak, bere eguneroko jardun pedagogikoaren aitortza gisa, EXPER STEM SCHOOL LABEL ziurtagiria lortu du, Europako ikastetxeen zientzia eta teknologia ikasarloen gaitasun zigilua, alegia.
2024-10-30
Irailean eman genion hasiera elkarbizitza zirkuluko proiektuari. Talde honek, bizikidetza taldeko kideekin laguntzaz, formazioa  jaso zuen.
2024-10-30
EUSKAL HERRIKO HISTORIA LIBURU HANDIENA BISITATU DUTE Euskal Herriko kostan 100 milioi urterarteko historia irudikatzen duen liburu erraldoia dugu: FLYSCH-a.