Kirol egokitua Gorputz Hezkuntzan

Iaz egin bezala, aurten ere kirol egokitua landu dugu gorputz hezkuntzako saioetan. Gipuzkoako kirol egokituko federazioak utzitako materialaren bitartez, jarduera ezberdinak burutu dituzte ikasleek. Boccia, goalball-a, pala gurpildun aulkian eta mota ezberdinetako ekintzak egiteko aukera izan dute, une batez aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarriz eta beste errealitate bat sentituz.