EKI PROIEKTUA
EKI proiektuaren gauzaketa prozesua euskal curriculumaren garapenaren baitan ulertzen dugun prozesua da. Ohikoa den modura, hiru zehaztapen-maila bereizten dira, baina maila horiek zehazteko eran berrikuntza nabariak daude. Berrikuntza horien artean aipa daiteke oinarrizko konpetentziak (metadiziplinarrak eta diziplinarrak) ardatz dituen ikaslearen irteera-profilean eta integrazioaren pedagogian oinarritutako curriculuma dela.
Zehaztapen mailara etorrita, lehenengoan Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako ikaslearen irteera-profil orokorra definitzen da; bigarrenean arloari lotutako ikaslearen irteera-profil espezifikoa definitzen da; amaitzeko, hirugarrenean, ikasturte bakoitzerako gelan aplikatzeko unitate didaktikoak proposatzen dira.
Gehiago jakin nahi izanez gero: www.ikaselkar.com/eki / www.ekigunea.com
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
Ikaskuntza kooperatiboa helburu didaktiko batekin ikasle gutxiz osatutako talde lana erabiltzea da, beren elkarrekintza ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
ELEANIZTASUNA
DBH1. mailatik aurrera Frantses tailerra aukeran, eta DBH 3-4ean SLICC (Gizarte eta Ingelesa ikasgaiak batera emateko egitasmo berritzailea) ditugu abian. Helburu izatetik, tresna bilakatzen da atzerriko hizkuntza, beroen ezagutza sakonagoa eta abertasagoa delarik. Eleanitz webgunea
IKTak
Ukaezina da teknologia berriek gaur egun duten garrantzia, gure seme-alabentzat eguneroko kontua dira internet, tablet, mugikor... gailu. XXI. mendera egokitutako hezkuntza nahi badugu ezinbestekoa da IKTak jorratzea.
TAILERRAK
Bigarren Hezkuntzan tailer aukera zabala eskaintzen dugu.
Tailerren helburua modu atsegin batean ikaslearen hezkuntza osatuko duten bitartekoak ematea da.
IRTEERAK
Ikasturtean zehar 3 irteera finko egiten ditugu urtero:
-
Ikasturte hasierako mendi irteera. Naturarekin harremana, ingurumena eta taldeko harremanak sendotzea helburu ditu.
-
3Aste Santu aurreko irteera: Kutxa-espazioa, izotz pista, museoak… Urteroko irteeraren arabera helburua aldatzen da.
-
Ikasturte bukaerako irteera: mendi irteerak, hondartza eta igerilekuetara, kanoak, puenting, tirolinak… Urteroko irteeraren arabera helburua aldatzen da.
Bestalde, eski irteera bat ere egiten da asteburu batean.
Gainera, aipatutako horietaz gain, programa desberdinekin erlazionatutako irteera puntualak ere gauzatzen ditugu: Justizi jauregira, kontsumo tailerretara, enpresa desberdinetara (lanbide orientazioa), irrati-kazeta-telebistetara, Gipuzkoako Artxibategi Orokorrera, Zinemara (zinea euskaraz), Kultur aniztasun tailerretara...
TUTORETZA PLANA
Ikasleak bere burua ezagutuz eta onartuz, gizarteratze prozesua hobetzea, erabakiak hartzen ikastea eta ikasketak sortzen dituzten arazoei aurre egiteko gaitasunak lortzea da egitasmo honen helburua.
Hauek dira lantzen ditugun eduki multzoak:
1. Garapen Pertsonala: adimen emozionala, sexu hezkuntza, droga hezkuntza
2. Besteekiko harremana, komunikazioa, talde lana eta gatazka konponketa: bizikidetza, hezkidetza
3. Ikaskuntza prozesua: ikaste teknikak
4. Lanbide orientazioa
EBALUAZIO HEZIGARRIA
Uzturpe Ikastolan ebaluazio hezigarrian sinesten dugu ikaslearen ikaskuntza prozesuan bere zailtasunak ahalik eta azkarren identifikatu eta hauei konponbidea emateko tresna baliagarria zaigulako. Ikaskuntza‐prozesu osoaren garapen eta eboluzioaren berri ematea du helburu, prozesuan aurrera egin ahala hauteman litezkeen indarguneak nahiz ahulguneak unean uneko premietara egokitu eta, hori guztia aintzat hartuta, erabaki egokiak hartzeko
Kalfikazio taula berria:
Historikoki erabili izan den 0-10 eskala alde batera utzi eta 1-4 eskalaren aldeko hautua egin dugu. Aldaketa honen arrazoia Europako marko pedagogiko aurreratuenetan eskala hau erabiltzen dela da. Eskala honen bidez ikaslearen ebaluazioa modu egokiagoan egiten dela ondorioztatzen da gehiegizko zehaztasunari zentzua kenduz.
-
Ezagutzak ez ditu eskuratu.
-
Ezagutzak nahiko ongi eskuratu ditu.
-
Ezagutza guztiak ongi eskuratu ditu.
-
Ezagutza guztiak oso ondo eskuratu ditu.
Ebaluazio hezigarriaren zein kalifikazio taula berriaren helburua ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren jabe egitea da, momentu oro duen egoeraren jakitun izanez eta dituen beharrei berehalako irtenbidea emanez. Hitz gutxitan azken emaitzan zentratu baino ikaskuntza prozesuan zentratzea.