Skip to main content

Eskola Agenda 2030

2021/12/19

Uzturpe ikastola Eskola Agenda 2030 batzordetik 15. Garapen Iraunkorreko Helburua (lehorreko ekosistemen bizia) lantzen ari gara. Gure erronka, lehorreko bizitza babestu eta biodibertsotatearen galera gelditzea izango da. Honen inguruan hausnartu eta praktikara eraman dugu, plastikorik gabeko astea joan den hilean, azaroak 20tik 28ra, ondorengo ekintzak burutuz:

- Gure inguruko basoetara irteerak egiten ari gara, ibilbidean zehar bilatzen ditugun plastikozko hondakinak bilduz.

- Asteburu ondorengo patioaren egoera tamalgarria dela eta, plastikozko hondakinak biltzeko kutxa erraldoi bat sortu dugu. Ikastola sarreran izango dugu, astelehen goizero jasotzen ditugun plastikozko ontzien kopuruaz kontzientziatzeko.

- Ikasgela bakoitzean plastikorik gabeko astearen inguruko sentsibilizazio aurkezpen bat egin dute EA30eko ikasle ordezkariek. Bide batez, etxeetan ere gai honetaz hitz egitera eta eguberrietan kontsumo arduratsuago baten aldeko apostua egitera animatzen zaituztegu. 

 

Uzturpe ikastolako EA30

Azken albisteak

2025-02-07
Urtero bezala, iritsi zaigu 2 urtekoei eraikin handira bisitan joateko eguna. Goizean goiz autobusa hartu eta ikastola handira iritsi dira. Bertan, beso zabalik zain genituen ikasle, irakasle, lagun eta anai-arrebak.…
2025-02-07
Otsailaren 3an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak San Blas eguna aitzaki hartuta Tolosako San Blas auzora joan ziren, bertan erroskilla goxoak jateko aukera izan zuten. Euskal tradizioek bizirik dihardute
2025-02-07
Otsailaren 4ean Santa Ageda bezpera ospatu genuen urteroko legez. Ea gure kolpeekin udaberria laster loratzen den!
2025-02-05
HHko ikasleok musika gelara gerturatu gara DBH 1eko ikasleek prestatutako kontzertua ikustera. Bertan, instrumentu ezberdinez baliaturik kanta ezberdinak entzun ditugu.