Uzturpe ikastolako tutoretza planaren barruan orientazio akademikoari garrantzi handia ematen diogu. Gure ikasleak etorkizunera begira jarriko dira eta beraien interes eta nahiak aztertuko dituzte. Pixkanaka beraien ibilbide akademikoan beste urrats bat eman dezaten erabaki prozesu batean murgilduko dira eta horretan bidelagun izaten dute tutorea.
Erabaki hartze prozesu honetan etorkizuna irudikatzeko ikasle ohiak ekarri izan ditugu baina aurten jakinik prozesu honetan errealitateko lanbideak ezagutzea zein garrantzitsua den, familiengana ere jotzea erabaki dugu.
DBH4ko geletatik hiru guraso eta Ikastolan praktikak egiten ari diren beste hiru ikasle ere pasa dira dagoeneko, datozen egunetan guraso gehiagok ere bisitatuko gaituzte.
Ingeniariak, barne-disenatzaileak, erradiodiagnosi teknikariak, idazkariak, informatikariak ....
Eskerrik asko denoi!