Skip to main content

Herri Kirolak Saioak

2021/03/31

Gipuzkoako Herri Kirolak Federazioaren eskutik koskol apustu, zaku lasterketa, txinga eroatea, giza proba eta sokatira probak lantzeko aukera izan dute klase barruko sustapen saioetan, LH 3, 4. 5 eta 6koekin batera DBH 2koek ere. Belabieta Frontoian UZTURPE IKASTOLAko neska-mutilek Herri Kirolak sustapen saioetan, bere jatorria ezagutu eta aldi berean bizioen ederrak izateko aukera izan dute martxoaren 24tik 26ra.
 

Azken albisteak

2025-04-11
Hilabete honetan bi urteko gelan familia bisita izan da. Ekimen honen bidez, gurasoen ogibidea gure txikiei azaltzeko aukera paregabea izaten da.
2025-04-10
Azken asteetan, gure LHko ikasleak,  bizikleten inguruan aritu dira lanean. Hauen atal ezberdinak ezagutu, beraien funtzioak ulertu eta bizikletak erabiltzerakoan kontutan izan beharreko seguratsun neurriak,...
2025-04-10
DBH1eko ikasleek "Balerdipeko erleak" osatzen dute erlezainen bisita izan zuten. Haiekin liztor beltzari buruz gehiago ikasteko aukera izan zuten, beraien errealitatea gertutik ezagutuz.
2025-04-10
Joan den astean Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federaziotik Ramuntxo etorri zen Uzturpe ikastolara bisitan. LH6 mailan giza eskubideen ikerketari amaiera jarri genion modu honetan.