Skip to main content

Errigora: Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

2020/02/28

Errigoaren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina otsailaren 27tik martxoaren 12ra

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo ohiturez harro egoteko bide bat da: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen dizugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez.

Produktuak formato handian eskaintzen dira: oliba-olio birjina estra 5 litroko bidoietan eta pasta, arroza eta kontserbak 12 ontziko sortetan (esaterako, zainzuriak nahi badituzu, 12 ontzikoa da egin dezakezun eskaera txikiena). Esan bezala, ideia ondorengoa da: urtean behin urte guztirako eskaera egitea.

Milaka gara, bestela kontsumitzeko asmoz, Euskal Herriaren luze-zabalean kanpaina honetan parte hartzen dugun herritarrak. Eskaeren tamainari eta auzolanean kanpainaren berri eman, eskaerak jaso eta banaketa antolatzen aritzen garen ehunka lagunen borondatezko lanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan eskura ditzakezu produktuak zeure herrian.

Zure hautuez harro egon nahi baduzu, egizu eskaera esteka honen bidez otsailaren 27tik martxoaren 12ra.

Azken albisteak

2025-04-11
Hilabete honetan bi urteko gelan familia bisita izan da. Ekimen honen bidez, gurasoen ogibidea gure txikiei azaltzeko aukera paregabea izaten da.
2025-04-10
Azken asteetan, gure LHko ikasleak,  bizikleten inguruan aritu dira lanean. Hauen atal ezberdinak ezagutu, beraien funtzioak ulertu eta bizikletak erabiltzerakoan kontutan izan beharreko seguratsun neurriak,...
2025-04-10
DBH1eko ikasleek "Balerdipeko erleak" osatzen dute erlezainen bisita izan zuten. Haiekin liztor beltzari buruz gehiago ikasteko aukera izan zuten, beraien errealitatea gertutik ezagutuz.
2025-04-10
Joan den astean Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federaziotik Ramuntxo etorri zen Uzturpe ikastolara bisitan. LH6 mailan giza eskubideen ikerketari amaiera jarri genion modu honetan.