Urtarrilaren 13tik otsailaren 6ra bitartean garatuko dugu EUSLE programa Uzturpen. Galtzaundi Euskara Taldearen eskutik (Imanol Artolak egingo ditu bideratzaile lanak) jasotako proposamenari heldu diogu Tolosaldeako ikastetxeekin batera.
DBHko ikasgeletan gauzatuko da; gela bakoitzean 4 eusle aukeratuko dituzte ikasleen artean eta, ikastetxean dauden tartean, euskaraz aritzeko konpromezua hartuko dute. Gainera, astero balorazio inkesta jasoko dute.
Sentsibilizazio saioak egin dira gela guztietan. Proiektua azaldu zaie eta bideo labur batzuen bidez hizkuntza egoera desberdinak azaldu zaizkie eta horietan hiztunek ditugun joerak aztertu dira.
Ziur gaude Uzturpen euskararen erabilerari bultzada emateko lagungarria izango dela; bai, euskara berezkoa dutenentzat, baita euskaraz egiteko zailtasuna dutenentzat ere.