Skip to main content

Elorrioko Ikastolara irteera

2019/12/08

Txintxirri eta Uzturpe ikastolako DBH1eko ikasleak komunikazioa landu dute elkarlanean.

Euskara arloko lehen unitatean komunikazioa landu dute DBH 1eko ikasleek. Horretarako, emaileran erabilera egokia, informazio lortzeko galdera egokiak, errespetua eta deskribapenak egiteko aukera paregabea izan dute, beraien truke-kideari beraien herria eta beraiek nolakoak diren deskribatu behar izan baitiote.

Azkenean, abenduaren 2an Uzturpe Ikastolako DBH 1eko ikasleak Elorriora bertaratu ziren beraien truke-kideei aurpegia jarri eta ezagutu ahal izateko. A zelako zirrara eta emozioa!

Behingoan aurpegia jarri diote orain arte bestaldean egon den kideari. Elkarrekin hitz egiteko, hobeto ezagutzeko eta jolasteko aukera paregabea izan zutelarik.

Eskerrik asko Txintxirri Ikastola!

 

Azken albisteak

2025-02-07
Urtero bezala, iritsi zaigu 2 urtekoei eraikin handira bisitan joateko eguna. Goizean goiz autobusa hartu eta ikastola handira iritsi dira. Bertan, beso zabalik zain genituen ikasle, irakasle, lagun eta anai-arrebak.…
2025-02-07
Otsailaren 3an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak San Blas eguna aitzaki hartuta Tolosako San Blas auzora joan ziren, bertan erroskilla goxoak jateko aukera izan zuten. Euskal tradizioek bizirik dihardute
2025-02-07
Otsailaren 4ean Santa Ageda bezpera ospatu genuen urteroko legez. Ea gure kolpeekin udaberria laster loratzen den!
2025-02-05
HHko ikasleok musika gelara gerturatu gara DBH 1eko ikasleek prestatutako kontzertua ikustera. Bertan, instrumentu ezberdinez baliaturik kanta ezberdinak entzun ditugu.