Skip to main content
2017/09/24

“ Kotxerik gabeko eguna”

Guraso agurgarriak:

Datorren irailaren 22an, kotxerik gabeko nazioarteko eguna ospatzen da. Hori dela eta, Uzturpe ikastolak kotxerik gabeko eguna antolatu du. 

Horretarako egun honetan HHko eta LHko ikasleak plazan elkartuko gara eta irakasleen laguntzarekin oinez igoko gara. Ekintza hau aurrera eraman ahal izateko, gure eguneroko antolaketan aldaketa hauek emango dira:

  • Ikastolara igotzekoHHko lehenengo txandako ikasleak (Elduain, Belauntza, Leaburu, Apatta eta Euskal Herria) betiko orduan hartuko dute autobusa eta plazaraino gerturatuko dira. Bertan ikasle bakoitzaren irakaslea zain izango dute. 
  • Bigarren txandakoek (Azkue eta Plaza) ez dute autobus zerbitzurik izango eta plazan elkartuko dira bere irakaslearekin. 
  • LHko ikasleak plazan elkartuko dira bere irakaslearekin. 
  • Plazan elkartzeko ordua 8:50 izango da. Denak biltzen garenean, bederatziak aldera, abiatuko gara oinez ikastolara. 
  • Etxerako bueltanHHko ikasleak 13:00etan plazan jaso beharko dira eta autobusa hartu behar dutenak (San Ignazio eta Apattakoak) plazan hartuko dute. LHko haur guztiak 13:00etan ikastolatik aterako dira eta irakasleekin jaitsiko dira plazara.

Kontuan izan egun horretan ikastolarako bidea itxita egongo dela eta ezingo dela kotxez igo.

Azkenik, 2 urteko gurasoei gonbidapena luzatzen diegu ekintza honetan parte hartzera eta egun honetan kotxea etxean uztea.

Eskerrik asko ekintza honetan parte hartzeagatik.

OHARRA: eguraldi txarra izanez gero, 3 urteko haurrak autobusez igo eta jaitsiko dira ikastolara.

 

Iker Gibelalde

Uzturpe Ikastolako Zuzendaria

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ASTEA

Europa osoan irailaren 16tik 22ra ospatzen da Mugikortasun Jasangarriaren Astea. Mugikortasun jasangarria energia gutxiago eta ingurumen inpaktu txikiagoa sorrarazten duen mugikotzeko modua da eta aurtengo leloarekin “Partekatuz gero, urrutirago iritsiko gara” Europar Komisioak mugikortasun garbia, partekatua eta inteligentea sustatu nahi du, autoaren erabilera partekatuz. 

Tolosaldeako udalek aste honetan jarduerak hauek antolatu dituzte Mugikortasun Jasangarriaren alde aldarrikapena egiteko, Ibarran esaterako:

  1. Uzturpe Ikastolako ikasleak irailaren 22an ere, goizez, oinez egingo dute ikastolako joan-etorria. Horretarako HH eta LHko haur guztiak irakasleekin plazan topatuko dira (baita autobusez joaten direnak ere), eta bertatik oinez joango dira guztiak elkarrekin. 
  2. Datorren ostiralean, irailak 22, arratsaldez, Tolosa eta Ibarra arteko Bizibira  ospatuko da. Ibarrako eta Tolosako ikastetxeak lotuko dituen bizikleta bira egingo da, ikastetxeetara joateko eredu jasangarriagoak daudela frogatzeko asmoz. 

Irteera 16:30 Ibarrako plazatik. 17: 00 Samaniego 17:15 Herrikide 17:30 Laskorain 18:00 Zumardi haundia. 

Zumardi haundian merendola eta festa bat egingo dira, umeentzako jolasekin. Puzgarriak eta joku desberdinak egongo dira. 

Mugikortasun jasangarriko ekimen bat ere sarituko da. Aurten, Ibarrako Ikastolak eta Samaniego Ikastetxeak aurrera eramaten duten ekimena “oinez bus” sarituko dira.

HERRITAR GUZTIAK GONBIDATU NAHI ZAITUZTEGU BIZIBIRA HONETAN PARTE-HARTZERA. ZATOZTE!!!

 

“Día mundial sin coche”

 

Estimada familia:

El próximo 22de septiembre se celebra el día mundial sin coches y la ikastola ha organizado el día sin coches.

Por este motivo los alumnos de Educación infantil y primaria nos reuniremos en la plaza y con la ayuda de los profesores subiremos y bajaremos andandotodos juntos. Para poder llevar a cabo esta actividad las rutinas de todos los días tendrán los siguientes cambios: 

  • Para subir a la ikastola, los alumnos del primer turno del autobús (Elduain, Belauntza, Leaburu, Apatta y Euskal Herria), cogerán el autobús a la hora habitual y bajarán en la plaza. Allí les estará esperando su profesor/a. 
  • Los del segundo turno (Azkue y Plaza) no tendrán servicio de autobús y tendrán que llevar a sus hijos a la plaza para que se reúnan con su profesora. (08:50)
  • Los alumnos de educación primaria tendrán que reunirse con su tutor en la plaza. (08:50)
  • La hora para reunirse en la plaza será las 8:50 y cuando se reúnan todos subirán todos juntos andando a la ikastola. 
  • De vuelta a casa, a las 13:00, tendréis que recoger a vuestros hijos en la plaza (Educación infantil) y los alumnos que utilicen el autobús (San Ignacio y Apatta) lo harán desde la plaza. Los alumnos de primaria saldrán a las 13:00 desde la ikastola y bajarán a la plaza acompañados por sus tutores.

Tener en cuenta que ese día la carretera a la ikastola permanecerá cerrada y que no se podrá subir en coche. 

Por último, a los padres de dos años os invitamos a participar en esta actividad y que en este día dejéis el coche en casa. 

Muchas gracias por participar en esta actividad.

AVISO: en caso de que hiciera mal tiempo, los alumnos de 3 años subirían y bajarían en autobús.

 

Iker Gibelalde

Director de Uzturpe Ikastola

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.
2024-04-18
Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren…