Skip to main content

Azoka Berezia 2017

2017/09/18

Ibarran, 2017ko irailaren 8an
Familia agurgarriak:
Irailaren 17an Ibarran ospatuko den Azoka Berezia dela eta, gogorarazi nahi dizuegu Ikastolak, urtero bezala, postua jarriko duela. 
Aurtengoan ere, plaza sarrerako zubi ondoan izango dugu gure tokitxoa. Bertan ikastolako jantzien modelo berriak ikusteko eta neurri desberdinetako jantziak probatzeko aukera egongo da (sudaderak, kremaileradun jertseak, kamisetak, bufak…). Beraz, zuen seme-alabekin etorri, jantziak probatu eta hauetako edozein jantzi gustukoa izanez gero, bertan enkargatzeko aukera izango duzue.
Honetaz gain, DBHko ikasleak haurren aurpegiak margotzen arituko dira, eta frantses tailerreko ikasleek beraien postua izango dute Emeterio Arrese inguruan, ikasturtean zehar egingo duten elkartrukerako diru-laguntza lortzeko helburuarekin.
Jakin ere, honen guztiaren muntatze eta desmuntatze lanetan laguntzeko prest baldin bazaudete, aurreko eguneko (irailak 16, larunbata) arratsaldeko 16:00etan, edota igandean bertan 14:00etan, Ibarrako plazara ager zaitezketela.

Aldez aurretik mila esker.
Iker Gibelalde
Uzturpe Ikastolako Zuzendaria

En Ibarra, a 8 de septiembre de 2017
Estimadas familias:
Con motivo de la Feria Especial que se celebrará en Ibarra el día 17 de septiembre, queremos recordaros que como en años anteriores, la Ikastola instalará un puesto.
Este año también nos situaremos en la plaza, junto al puente, donde tendréis la oportunidad de ver y probaros los nuevos modelos de ropa de la Ikastola, (camisetas, sudaderas, jersey con cremallera buff…). Por ello, venid con vuestros hijos, elegid la talla que más os convenga, y si la ropa es de vuestro agrado podréis encargarla allí mismo.
Por otro lado, los alumnos de secundaria se dedicarán a pintar las caras de los más pequeños, y los alumnos del taller de francés tendrán su propio puesto en los alrededores de Emeterio Arrese para poder financiar el intercambio que van a realizar este curso. 
Saber también, que si alguien está dispuesto a ayudar en el trabajo de montaje y desmontaje, puede acudir la víspera (sábado 16 de septiembre) a las 16:00 de la tarde y/o el domingo a las 14:00 a la plaza de Ibarra. 
Gracias por vuestra colaboración

Iker Gibelalde
Director de la Ikastola Uzturpe

Azken albisteak

2025-04-11
Hilabete honetan bi urteko gelan familia bisita izan da. Ekimen honen bidez, gurasoen ogibidea gure txikiei azaltzeko aukera paregabea izaten da.
2025-04-10
Azken asteetan, gure LHko ikasleak,  bizikleten inguruan aritu dira lanean. Hauen atal ezberdinak ezagutu, beraien funtzioak ulertu eta bizikletak erabiltzerakoan kontutan izan beharreko seguratsun neurriak,...
2025-04-10
DBH1eko ikasleek "Balerdipeko erleak" osatzen dute erlezainen bisita izan zuten. Haiekin liztor beltzari buruz gehiago ikasteko aukera izan zuten, beraien errealitatea gertutik ezagutuz.
2025-04-10
Joan den astean Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federaziotik Ramuntxo etorri zen Uzturpe ikastolara bisitan. LH6 mailan giza eskubideen ikerketari amaiera jarri genion modu honetan.