Jakin-Mina saioetan parte hartu duten 64 partaideei diploma banaketa, tartean Uzturpe ikastolako 4 ikasle.
Jakinmina duten DBH 4ko ikasleei zuzendutako konferentzia batzuetan datza proiektuak. Jakitunen lehen eskutik, hilabetean bizpahiru alditan izan dira hitzaldiak hain zuzen. Aurtengoan, Lierni Arozena, Eguzki Echarte, Jokin Gurrutxaga eta Enara Oianlucek parte hartu dute proiektuan. Gipuzkoako Foru Aldundian izan zen banaketa ekainaren 9an, eta ikasleei orden alfabetikoan banatu zizkieten diplomak. Ondoren, argazki erraldoia atera zuten eta bisita gidatu bat egin zien Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Markel Olanok.
Portadako irudia