Ehunka arnasaldi euskaldunek bete dute Tolosako Alde Zaharra, gaur, Arnastu Euskara lipdubaren aitzakia. Norberetik guztienera, hitzordua keinu sinboliko bat izan da, Tolosaldean euskararen erabilera elikatu eta zaintzeko.
Zigor Sagarnak sortu du egitasmorako doinua, eta kalez kale zabaldu dute euskaltzaleek, Plaza Zaharrean guztiak elkartu arte. Galtzaundi Euskara Taldeak zabaldu du, jada, lipdubaren bideoa.
Portadako irudia