Skip to main content

Bozeto lehiaketa

2017/05/04

2017ko jai-egitaraurako bozeto lehiaketaren oinarriak. Lehiaketaren helburua, aurkeztutako marrazkien artean 2017ko jai-egitaraurako marrazkiak aukeratzea da. Gaia librea da. Lehiaketaren helburua zein den kontutan harturik, marrazkiek helburu horrekiko zerikusia izan beharko dute. Esku-hartzea. Lanak aurkeztu ahal izango dituzte Ibarran bizi edo eta ikasten duten haur guztiek. Bi kategoria ezartzen dira: LH1-LH6 mailen bitarteko ikasleak eta DBH1-DBH2 mailetako ikasleak Epaimahaia. Epaimahaia Festa Batzordeak izendatzen dituen ordezkariek osatuko dute. Aurkezpena. Lanak elaborazio teknika librez eginik aurkeztuko dira. Marrazkien formatua A4 neurrikoa izango da eta berauen antolaketa bertikala izango da. Aurkeztutako lanek “Sanbartolomeak 2017” adierazpena eta Ibarrako armarria (edo eta berau jartzeko lekua) eduki beharko dituzte nahi eta nahi ez. Lanek egilearen izenik edota adierazpenik ez dute izango. Bozetoa gutun-azal itxian egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastetxea eta kurtsoko datuak entregatuko dira. Lanak entregatzeko epea. Lanak ekainaren 12a baino lehen Ibarrako Kultur Etxean entregatu behar dira. Lehiaketaren epaitza. Lehiaketaren epaitza abuztuan jakinaraziko da. Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.

                                             

Azken albisteak

2025-04-11
Hilabete honetan bi urteko gelan familia bisita izan da. Ekimen honen bidez, gurasoen ogibidea gure txikiei azaltzeko aukera paregabea izaten da.
2025-04-10
Azken asteetan, gure LHko ikasleak,  bizikleten inguruan aritu dira lanean. Hauen atal ezberdinak ezagutu, beraien funtzioak ulertu eta bizikletak erabiltzerakoan kontutan izan beharreko seguratsun neurriak,...
2025-04-10
DBH1eko ikasleek "Balerdipeko erleak" osatzen dute erlezainen bisita izan zuten. Haiekin liztor beltzari buruz gehiago ikasteko aukera izan zuten, beraien errealitatea gertutik ezagutuz.
2025-04-10
Joan den astean Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federaziotik Ramuntxo etorri zen Uzturpe ikastolara bisitan. LH6 mailan giza eskubideen ikerketari amaiera jarri genion modu honetan.