Skip to main content

IZASKUN ELIZARAN, gero arte bat besterik ez!!!

2017/04/24

Gaur Izaskun Elizaranen txanda izan da, eta nola ez, ikasle, lankide eta familikoek agur hunkigarri eta zoragarria eskaini diote, ondo merezitakoa… oso ondo dakizun bezala gero arte bat besterik ez da … disfrutatu hemendik aurrera …

Edarra izan da aritzea
Denok aitortu dezagun!
Langile. Kide, irakasle
Izan zara beti kuttun.
Ohitura zaharren alde
Asmo berrietako lagun,
Tinko eta xamur banatuz
Jakintza eta maitasun.

Euskara beti ahoan
Irribarretsu ta hiztun
Dotore, eder, kementsu.
Inguruan direnentzat
Banatuz laguntasun,
Berrogeita bi urteongatik
Eskerrak zuri Ixaxkun!

Doinua: Habanera, Xabier Lete

 

Azken albisteak

2025-04-11
Hilabete honetan bi urteko gelan familia bisita izan da. Ekimen honen bidez, gurasoen ogibidea gure txikiei azaltzeko aukera paregabea izaten da.
2025-04-10
Azken asteetan, gure LHko ikasleak,  bizikleten inguruan aritu dira lanean. Hauen atal ezberdinak ezagutu, beraien funtzioak ulertu eta bizikletak erabiltzerakoan kontutan izan beharreko seguratsun neurriak,...
2025-04-10
DBH1eko ikasleek "Balerdipeko erleak" osatzen dute erlezainen bisita izan zuten. Haiekin liztor beltzari buruz gehiago ikasteko aukera izan zuten, beraien errealitatea gertutik ezagutuz.
2025-04-10
Joan den astean Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federaziotik Ramuntxo etorri zen Uzturpe ikastolara bisitan. LH6 mailan giza eskubideen ikerketari amaiera jarri genion modu honetan.