Euskal Idazleen Elkarteak bultzatutako "Idazleak ikastetxeetan" programaren baitan, Joxe Mari Carrere izan dute ikasgelan DBH 1. mailako ikasleek. Idazle, kazetari, aktore eta ipuin-kontalaria, kontatzeko ipuinak nola sortu behar diren azaltzen aritu da. Saio atsegingarria izan da eta ikasleek hainbat trikimailu eta aholku jaso dituzte ipuinen sorkuntzan trebatzeko.
Portadako irudia