Skip to main content
2016/12/13

 

 

Kaixo familia:

                Ikastola eta familien arteko komunikazio sisteman aurrerapauso bat eman nahian, urtarriletik aurrera ikastolatik jasoko dituzuen idatzi guztiak email bidez jasoko dituzue. Honetaz gain, izen emateak eskatzen dituzten idatziak esteka batekin joango dira eta google formulario bat betez izango duzue aukera izena emateko.

                Honela, papera aurreztu eta fotokopiak ikaragarri murrizteaz gain gure funtzionamendua erraztea lortuko dugu.

                Honetarako, ikastolak gestio administratiboa eta pedagogikoa kudeatzeko erabiltzen duen Alexia plataforma erabiliko dugu. Iaz, Alexia hornitzeko datu sorta bat eskatu genizuen eta bertan besteak beste zuen emailak jaso genituen. Baina norbaitek emailik eman ez badu, emaila aldatu edo besteren bat gehitu nahiko balu abenduan zehar guri jakinaraztea ezinbestekoa litzateke. Honetarako esteka honetan klikatu eta beharrezko datuak eman.  Idatzi hau Alexia plataforman emanak dituzuen email guztietara bidali da, horrela jakin dezakezue zein email dituzuen aktibo.

                Abenduan zehar idatziak paperez jasotzen dituzuenok, emailez eta paperez jasoko dituzue baina urtarriletik aurrera emailez bakarrik jasoko dituzue. Beraz, hilabeteko tartea hartuko dugu email guztiak eguneratzeko.

                Sortu daitezkeen egoera bereziak (emailik ez izatea, erabiltzen ez jakitea…) guri jakinarazi eta irtenbide bat aurkituko dugu.

 

Besterik gabe, agur bero bat

 

COMUNICACIÓN A TRAVÉS DE EMAIL

Kaixo familia:

                Con la intención de dar otro paso en la comunicación entre ikastola y familias, os comunicamos que a partir de enero recibiréis todos los escritos de la ikastola solo por email, es decir, los que recibís la información en papel dejaréis de recibirla en dicho formatu.

                De este modo, además de reducir de forma cuantiosa el número de fotocopias y papel, conseguiremos mejorar nuestro funcionamiento interno.

                Para esto, la ikastola utilizará la plataforma de gestión administrativa y pedagógica Alexia. El año pasado ya os pedimos que rellenarais un formulario donde se os pedían diferentes datos para nutrir Alexia entre otros el email. En caso de que no habéis dado un email, lo queréis cambiar o queréis añadir algún otro, es importantísimo que nos lo hagáis saber antes de enero y para ello rellena el formulario que encontrarás en este enlace.

                Este escrito lo habéis recibido en papel y en todas las direcciones de email que habéis dado, así podréis comprobar las direcciones que tenemos metidas en la plataforma Alexia.

                En diciembre las familias que recibís los escritos en papel los recibiréis en papel y a través de email. En enero, pasaréis solo a recibirlos por email.

                Sabemos que habrá situaciones especiales, tales como, familias que no tengan email, no lo sepan usar… en estos casos es importante que nos lo hagáis saber para que busquemos una solución.

Sin más, un cordial saludo

 

Iker Gibelalde

Director de Uzturpe ikastola

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-11-13
LH 1 eta LH 2ko ikasleak Orion LH 1. eta 2. mailako ikasleak Orioko Txurruka aterpetxean egon dira 2 egun polit igaroz.
2024-10-30
Uzturpe Ikastolak, bere eguneroko jardun pedagogikoaren aitortza gisa, EXPER STEM SCHOOL LABEL ziurtagiria lortu du, Europako ikastetxeen zientzia eta teknologia ikasarloen gaitasun zigilua, alegia.
2024-10-30
Irailean eman genion hasiera elkarbizitza zirkuluko proiektuari. Talde honek, bizikidetza taldeko kideekin laguntzaz, formazioa  jaso zuen.
2024-10-30
EUSKAL HERRIKO HISTORIA LIBURU HANDIENA BISITATU DUTE Euskal Herriko kostan 100 milioi urterarteko historia irudikatzen duen liburu erraldoia dugu: FLYSCH-a.