Skip to main content

ERRIGORA2015

2015/10/24

Guraso  agurgarriak:

Gaurko honetan zuengana zuzentzen gara Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatua duen Errigora proiektua azaldu nahian.

Euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea da, besteak beste, beraien helburua. Horretarako, hango produktuak Euskal Herrian zabalduaz, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da jasotako diruaren %25a: Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera, Erriberako AEKra eta D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara.

Udazkeneko lotea jadanik Ikastolan dugu. Elikai batzuk ekologikoak dira beste batzuk ekoizpen konbentzionalekoak, baina guztiak kalitate onenekoak.Saskiaren salneurria 50€koa da

Beraz, proiektu  honen helburu eta filosofiarekin bat egiten baduzu eta saskia eskuratu nahi izanez gero, azaroak 4 baino lehenago, jarri zaitez harremanetan Ikastolarekin .

  

         Besterik gabe, mila esker zuen arretarengatik.

                                                                        Iker Gibelade

                                                                        Uzturpe Ikastolako Zuzendaria

Estimados padres:

Hoy, nos dirigimos a vosotros para daros a conocer el proyecto “errigora” del sur de Navarra,  la denominada “zona no vascofona”

El objetivo de este proyecto, entre otros, es dar un empuje económico a la cultura vasca. Para ello propagan  sus productos por Euskal Herria, asignando el 25 % de la recaudación total a la euskaldunización del sur de Navarra.

El lote de productos de este año lo tenéis en la ikastola y está compuesta por productos ecológicos y convencionales de gran calidad. El precio de la cesta es de 50 €.

Si tenéis intención de haceros con uno de ellos, poneros en contacto con la Ikastola antes del 4 de noviembre.

   

   Sin más y esperando vuestra adhesión a este acto de solidaridad. Muchas gracias.

                                                                  Iker Gibelalde

                                                                  Uzturpe Ikastolako Zuzendaria

Azken albisteak

2025-02-07
Urtero bezala, iritsi zaigu 2 urtekoei eraikin handira bisitan joateko eguna. Goizean goiz autobusa hartu eta ikastola handira iritsi dira. Bertan, beso zabalik zain genituen ikasle, irakasle, lagun eta anai-arrebak.…
2025-02-07
Otsailaren 3an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak San Blas eguna aitzaki hartuta Tolosako San Blas auzora joan ziren, bertan erroskilla goxoak jateko aukera izan zuten. Euskal tradizioek bizirik dihardute
2025-02-07
Otsailaren 4ean Santa Ageda bezpera ospatu genuen urteroko legez. Ea gure kolpeekin udaberria laster loratzen den!
2025-02-05
HHko ikasleok musika gelara gerturatu gara DBH 1eko ikasleek prestatutako kontzertua ikustera. Bertan, instrumentu ezberdinez baliaturik kanta ezberdinak entzun ditugu.