Skip to main content
2015/10/08
Pasa den ikasturteko udazkenean, gure artean izan genituen Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoko bi formatzaile. Saio haietan honako hauek izan zenituzten hizpide:
 Pedagogia Sistemikoaren kokapentxo bat.
 Sistema motak, naturalak eta sorturikoak.
 Familia eta eskola sistemaren arteko elkarlana eta onarpena.
 Gizaki ororen oinarrizko beharrak: Maslow Piramidea.
 Autoritatea izan. Nola?: arauak eta mugak ezarriz, emozio guztiak onartuz, intimitatea errespetatuz, hizkuntza eta espazioa zainduz...
Formakuntzak izandako harrera ona kontuan hartuz eta balorazioetan bildutako eskariei erantzunez, aurtengo ikasturtean iaz hasitako saioei jarraipena ematea erabaki dugu. 
Aurtengoak, autoritatean modu praktikoan sakontzeko baliatuko ditugu.
Saioak azaroaren bigarren hamabostaldian eta udaberrian izango dira, astelehen edo asteazken arratsaldez.  Zuen parte hartzearen arabera saio 1 edo 2 egiteko aukera dugu.
Guretzat oso garrantzitsua da antolatuko ditugun saioak zuen beharretara ahalik eta gehien egokitzea, horretarako, hemendik oso gutxira galdetegi bat helaraziko dizuegu izena ematen duzuenei. Galdetegian bertan zuen asistentzia ziurtatzeko, landu nahiko zenuketena eta bertaratzeko dituzuen beharrak adierazteko aukera izango duzue. 
Zuen parte hartzearen arabera, formatzaileekin elkarlanean, saioen edukiak, dinamikak, saio kopuruak eta taldekatzeak finkatzeko aukera izango dugu.
Jakin ezazue, aurreko saioan egondakoak eta ez egondakoak, guztiak, ongi-etorriak zaretela.
 
Iker Gibelalde
 
Uzturpe ikastolako zuzendaria
 
………………………………………………………………………………………………….
 
" Gure seme-alaben beharrak: arauak eta mugak, zaintzatik. II”
 
Bai, hitzaldira joatea gustatuko litzaidake.
 
 Izen abizenak………………………………………………………………………………………..
 
Las necesidades de nuestros hijos: normas y límites desde el cuidado - II 
El curso pasado tuvimos en la ikastola dos formadoras de la Escuela de Pedagogía Sistémica de Euskal Herria. En aquellas sesiones se trataron los siguientes temas: 
 ¿Qué es la pedagogía Sistémica?
 Tipos de sistemas, naturales y creados. 
 Familia y escuela, relación y aceptación.
 Necesidades básicas de todos los seres humanos: Pirámide de Maslow.
 Tener autoridad. ¿Cómo? Marcando las normas y los límites, aceptando todas las emociones, respetando la intimidad, cuidando el lenguaje y el espacio… 
Viendo la buena acogida de la charla y respondiendo vuestras peticiones, hemos decidido dar continuidad a las sesiones comenzadas el curso pasado. Las sesiones de este curso serán para profundizar en la autoridad de un modo más práctico.
Las sesiones serán en la segunda quincena del mes de noviembre y en primavera, lunes o miércoles por la tarde. Según sea la aceptación de la propuesta realizaremos 1 o 2 sesiones.
En la organización de estas sesiones es muy importante adecuarnos lo más posible a vuestras necesidades. Para ello, a las familias que os apuntéis os pasaremos un pequeño cuestionario, en el que podréis confirmar vuestra asistencia y expresar las necesidades y temas que os gustaría tratar. Según sea vuestra participación, coordinaremos con las formadoras el contenido de las sesiones, las dinámicas, número de sesiones y agrupamientos por edades.
Podéis apuntaros tanto los padres-madres que habéis participado el curso pasado como los que no.  Todos seréis bienvenidos.
 
Iker Gibelalde
 
Director de Uzturpe Ikastola
 
………………………………………………………………………………………………….
 
“Las necesidades de nuestros hijos: normas y límites desde el cuidado - II "
 
Sí, me gustaría acudir a estas sesiones.
 
Nombre y apellidos…………………………………………………………………………………………………………………

 

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-11-26
Uzturpe ikastolako LH6.mailako ikasleek, UEMArekin elkarlanean eginiko Euskara ikasarloko proiektuaren baitan, bakoitzaren Hizkuntza Biografia sortu dute.
2024-11-26
Azken hilabeteetan, Haur Hezkuntzako hezitzaileok argazki-album pertsonalizatuak sortu ditugu, bertan, gure interesak, zaletasunak eta definitzen gaituzten alderdiak bilduz. Album horiek, lehenik eta behin, irakasle taldean…
2024-11-26
Elkarlanean aritzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, horregatik, hona hemen hamaiketako jasangarri bat aurrera eramateko hainbat ideia.
2024-11-13
LH 1 eta LH 2ko ikasleak Orion LH 1. eta 2. mailako ikasleak Orioko Txurruka aterpetxean egon dira 2 egun polit igaroz.