Skip to main content

Mugikortasun Astea

2015/09/15

MUGIKORTASUN ASTEA 2015

 

 

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Astea ospatu dugu  Europa mailan, eta Ibarran ere hainbat ekintza antolatu dira. Horien artean, irailak 18, karga/deskargan aparkatutako kotxeei isun sinbolikoak jartzen aritu ginen. Zergatik? Egunero topatu ohi ditugu kotxeak aparkatuta gune horietan eta lanean ari direnei euren kamioiak bigarren filan uztera behartzen diegu, Euskal Herria kalean oinezkoak eta beste autoen gidariak arriskuan jarriz. Beste aldetik asteartean, irailak 22,  “Oinez Ikastolara!” ekimena egin genuen Plazatik ikastolara autorik eta autobusik gabe burutu genuen. Izugarrizko arrakasta izan zuen egunak eta gainera ikasleak oso kontzientziatuta egon ziren.

 

IKASI DEZAGUN ERRESPETUZ ELKARBIZITZEN!!!

________________________

 

Del 16 al 22 de septiembre celebramos la Semana de la Movilidad a nivel europeo, de tal manera que en Ibarra también se organizaron varias actividades. Entre ellas el 18 de septiembre, en Ibarra estuvimos poniendo multas simbólicas a aquellos coches que se encontraban aparcados en zona carga/descarga. ¿Por qué? A diario nos encontramos con coches aparcados en estas zonas, obligando a los trabajadores a dejar sus vehículos en doble fila y poniendo en riesgo a peatones y conductores/as de otros vehículos en la calle Euskal Herria.Por otra parte el martes día 22, realizamos la campaña “Oinez Ikastolara” por la que ese día fuimos andando a la ikastola para contribuir con nuestro pequeño esfuerzo a dicha campaña, los alumnos estuvieron muy concienciados… fue un activid que supo conjugar la parte lúdica con la reivindicativa.

¡¡¡APRENDAMOS A CONVIVIR CON RESPETO!!!

Azken albisteak

2025-02-07
Urtero bezala, iritsi zaigu 2 urtekoei eraikin handira bisitan joateko eguna. Goizean goiz autobusa hartu eta ikastola handira iritsi dira. Bertan, beso zabalik zain genituen ikasle, irakasle, lagun eta anai-arrebak.…
2025-02-07
Otsailaren 3an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak San Blas eguna aitzaki hartuta Tolosako San Blas auzora joan ziren, bertan erroskilla goxoak jateko aukera izan zuten. Euskal tradizioek bizirik dihardute
2025-02-07
Otsailaren 4ean Santa Ageda bezpera ospatu genuen urteroko legez. Ea gure kolpeekin udaberria laster loratzen den!
2025-02-05
HHko ikasleok musika gelara gerturatu gara DBH 1eko ikasleek prestatutako kontzertua ikustera. Bertan, instrumentu ezberdinez baliaturik kanta ezberdinak entzun ditugu.