Skip to main content
2014/12/15

Aurten ere, iaz bezala, inskripzioa elikagaiaren truke izango da, korrikalari heldu bakoitzak dortsala hartzeko egunean edozein motatako elikagai pakete bat ekartzea eskatzen dugu.

Aurreko edizioek herrian izandako arrakasta ikusita, antolatze lanei gogotsu ekin diogu aurten ere, eta hemendik aurrera urtero jarraitzeko asmoa dugu gainera.

Aurten ere, nola ez, herritar multzo handi batek bolondreski emandako laguntza eta Hauspoa Kultur Elkartearen ezinbesteko babesarekin antolatu dugu; beharrezkoa egiten zaigu azpimarratzea, elkarte zein norbanakoen aldetik jaso dugun hausporik gabe ezin izango genukeela jada geurea sentitzen dugun krosa borobildu.

Puzle honetan, derrigor aipatu behar baita ere, herriko taberna eta merkatariek osatzen duten pieza: garrantzitsuena ez bada, garrantzitsuenetakoa behintzat bai. Beraiek herriaren aldeko apostua egina dute eta apostu horren fruituetako bat izango litzateke herrian antolatzen diren ekitaldiek duten arrakasta.

Kros honek herritarrak urtearen amaiera kirol pixka bat eginez ospatzea du helburu, modu alaiean eta xumean, festa giroa sustatuz eta konpetizio kutsua kenduz. 

Aurten ere, iaz bezala, inskripzioa elikagaiaren truke izango da, korrikalari heldu bakoitzak dortsala hartzeko egunean edozein motatako elikagai pakete bat ekartzea eskatzen dugu. 

Xehetasun gehiago datorren abenduaren 17an Kultur Etxean egingo Krosaren III. edizioaren aurkezpenean emango dira.

Haur, gazte eta heldu, animatu Ibarrako krosean parte hartzera. 

http://ibarrakrosa.blogspot.com.es/

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-11-27
Aurten zinema Ibarrara heldu da Tinko programaren baitan. “Euskara zine aretoetara” lemapean Euskal Herriko ikastetxe guztietara nazioarte mailako hainbat film euskaraz ikusteko aukera zabaldu da. Filmarekin batera…
2024-11-27
Lehen Hezkuntzako sukaldaritza tailerrak ikaragarrizko arrakasta izan du Uzturpe ikastolako ikasleen artean.
2024-11-26
Uzturpe ikastolako LH6.mailako ikasleek, UEMArekin elkarlanean eginiko Euskara ikasarloko proiektuaren baitan, bakoitzaren Hizkuntza Biografia sortu dute.
2024-11-26
Azken hilabeteetan, Haur Hezkuntzako hezitzaileok argazki-album pertsonalizatuak sortu ditugu, bertan, gure interesak, zaletasunak eta definitzen gaituzten alderdiak bilduz. Album horiek, lehenik eta behin, irakasle taldean…