Zuhaitz eguna 2019

Martxoaren 29an LH4 eta 5ekoek zuhaitzaren eguna ospatu genuen. Goizean, LH4koak San Inaziora joan ginen eta bertan zuhaitz ezberdinak landatu genituen. Zuhaitzen landaketaren inguruan gauza asko ikasteko aukera izan genuen. LH5ekoak Azkuen landatutako zuhaitzak zakutxo batzuekin inguratzen egon ginen, zuhaixka hauek eguzki izpietatik babesteko asmoz. Zuhaitzen gaixotasunak eta hauei aurre egiteko eman beharreko pausuak zein ziren azaldu zizkiguten. Oso  gustura aritu ziren eta bizipen berriez gozatzeko aukera izan genuen. ARGAZKI batzuk ere atera genituen.

Ibarrako Udala: Zuhaitz eguna ospatu dugu Uzturpe Ikastolako ikasleekin