Hitzaldia: Teknologia berrien erabilera seguru, osasuntsu eta adikzio gabekoa

Azken aldian sare sozialek gure gaztetxoen harremanetan duten eragina ikusirik, gai hauen lanketan adituak diren PantallasAmigas elkartearekin guraso eta irakasleoi zuzenduriko hitzaldi bat antolatu dugu. Jakizue bi aste hauetan zehar LH 6tik gorako ikasleek ere mailaka elkarte berak zuzenduriko saio bana jasoko dutela.

 Saio hauen helburua teknologia berrien erabilpen zuzen eta arduratsua sustatzea da eta horretarako hurrengoko gaiak landuko ditugu:

·         Sare sozialak eta online bideojokoak

·         Internet-en mundua

·         Netiketa

·         Segurtasuna eta Pribatutasuna

·         Eskola Jazarpena

·         Gehiegizko erabilpena eta sustantzia gabeko adikzioak

 

Lekua: Uzturpe ikastolako jangelan

Data: otsailaren 27an,  arratsaldeko 17:30tan

Hizkuntza: euskara

Iraupena: 2 ordu

Hizlaria:  Arrate Emaldi, PantallasAmigas