Euskararen alde arraunean

Lehen Hezkuntzako 1-2-3ko ikasleak hasi gara euskararen alde arraunean.

Jolas polit hau, abenduan hasi eta ekainean bukatuko dugu eta euskal kultura ardatz harturik "probatxoak" gainditu beharko dituzte ikasleek.

Adin nahasketa gure indargune dela kontuan izanda, ikasleak elkarlanean aritu dira lehen olatuak gainditzen.

Argitxoren laguntzaz eta denok elkarrekin aurrera egingo dugu! Arraun! Arraun!