Izaskungo kroketak egiten 2 eta 4 urtekoekin

2 urteko Intza eta 4 urteko Laia eta Jaren aitona, eta osaba Iñakik sorpresa galanta eman digute aurreko astean. Uzturpe Ikastolako jangeletara etorri dira Izaskungo Kroketak egiten erakustera. Haurrek, azalpenak aho zabalik entzun ondoren, ederki imitatu dute Iñaki sukaldaria: kroketen masarekin “txorizo” luzea egin eta zatitxoetan moztu ondoren, biribildu eta bolatxoak osatuz joan dira. Gozatuz ikasi egin dute oraingoan ere! Iñigo sukaldariak txukun prestatutako frijigailua martxan jarri ondoren, bertan frijitu dituzte kroketak, ikastola osotik beraien usaina barreiatuz. Bolatxoak haizeztatu eta jan ondoren, goxo agurtu dituzte etxekoek halako sorpresa eman izana eskertuz.