Haur Hezkuntzako "Heroiak"

Haur Hezkuntzako (4eta 5 urteko) ikasleekin,  Zinemara irteera egin dugu. Tolosara joan gara eta bertan “HEROIAK” filma ikusteko aukera izan dugu TINKO Elkarteari esker. 

TINKO EUSKARA ELKARTEA, euskara zinema aretoetan sarrarazi eta gure hizkuntzaren normalkuntza sustatzeko helburuarekin jaio zen.

Geroztik, “Euskara zine aretoetara” lemapean Euskal Herriko ikastetxe orori, hainbat film euskaraz ikusi eta hauek material didaktikoen bitartez lantzeko aukera eskaintzen digu urtero. 

Eta guk ikastolatik, eskaintza horri eutsi eta urtero euskarazko zinemaz gozatzeko aukera izaten dugu!