Euskararen egunerako materiala salgai

Asko gara egunero aletxoa jartzen dugunak euskararen alde, baina abenduaren 3ak –Euskararen Nazioarteko Egunak– badu euskaldunontzat –eta euskaldun izan ala ez, euskaltzaleontzat oro har– esanahi berezia. Eta jakin badakigu ikastetxe askotan, egun hori aintzat hartuta, hainbat ekimen egiten dituzuela urtero ikasleengan euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko. Aurten, agian, gehiago izango dira Euskaraldia dela eta.
 
Euskaraz bizi nahi dut mezuak indartsu eta argi transmititzen du euskararen aldeko jarrera. Horregatik da hain arrakastatsua.
 
Euskararekiko aldekotasuna bisibilizatzeko eta eskola-komunitatea girotzeko lagungarri gertatuko zaizuelakoan, urtero bezala, Euskaraz bizi nahi dut elastikoak edo kamisetak jarriko ditugu zuen eskura eskaintza.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT DENDA