2016-10-25
Lagun agurgarriak:
Estreinekoz aurten burutuko den Udazken Eskolari buruzko informazioa atxikitzen dizuegu. Eskola hau Titirijai jaialdiarekin batera ospatuko da eta UNIMA Euskal Herria eta Eusko Jaurlaritzaren diru...
2016-10-21
Ostegunean Ibarra martxaneko bigarren ikasturtea abiatu zen eta gure DBH4ko ikasleek ibarrako pertsona helduei lagundu zieten astero burutuko duten ibilbidean. Hona hemen argazki batzuk. Baietz ikasle zoragarrik ditugula....
2016-10-21
Tolosaldeko musika eskaintzak beste talde bat du aukeran; Errukirik Gabe. Orain urte bete edo sortu zuten taldea, Ibarran, eta partaideak oso gazteak dira, 13 urte dituzte. Bost dira partaideak, Maria Gurrutxaga, Manex...
2016-10-20
Aurten ere, azken urte hauetan bezala, udaletxearekin elkarlanean, Ikastolako haur eta gazteek egindako eskulanekin herriko txokoak apaintzeko erabakia hartu da. Eskulan hauek berrerabilitako materialez egindakoak izango...
2016-10-07
DBH4ko ikasleek amaiera eman diote piperraren zikloari. Maiatzean Molpoidoko baratzetan piper landare landaketa burutu bazuten, oraingoan uzta jaso eta potoetan sartzea izan dute egitekoa.
2016-10-04
HAUR ZINE BONUA_Leidor aretoa Prezioa: 9 €. Bonuen salmenta / Venta de bonos: Urriak 6 osteguna, 17:00-19:00, agortu bitartean.
2016-09-27
Gaztezuloko haurren atala hurrengo asteazkenean, urriak 5, abiatuko da, BERRIZ nerabeen atala ostiral honetan, hilak 30, abiatuko da. Hori dela eta bilera deialdia luzatzen dizue: Irailaren 29an arratsaldeko 18:00etan eta ...
2016-09-25
Berritzen, hobetzeko. Ikastolen 2016-17 Ikasturteko Hasiera Ekitaldia
2016-09-14
Hilabete honetan zehar eman daiteke izena Alurren, eskolak urrian hasiko dituztelarik. Izena eman nahi duenak kultur etxean edota Alurreko webgunean eskuragarri dauden inprimakiak bete behar ditu.
2016-09-14
Irailaren 17a Larunbata ZUMARDIA EGITASMOAREN SAIOA: KIROLA ETA NATURANESKA-MUTIL BENJAMINAK LH 3-4 Tolosa aldeko Zumardi Haundiko sarreran, (Oria ibaiaren ertzean), 10:00etan.
2016-09-13
Irailaren 18an Ibarran ospatuko den Azoka Berezia dela eta, gogorarazi nahi dizuegu Ikastolak, urtero bezala, postua jarriko duela. Aurtengoan ere, plaza sarrerako zubi ondoan izango dugu gure tokitxoa.
2016-09-02
Irailaren 7tik 23ra klaseak goizez izango dira 9:00etatik 13:00etara. Jangelan gelditzen direnak 14:30ak arte zaintza bermatua izango dute. Honetaz gain, ikastolak ludoteka zerbitzua eskainiko du honako ezaugarri hauekin: