Kaixo lagun,
Ibarrako udalak martxan duen Auzoko egitasmoan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu gutun honen bidez.
Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarrian dituen egitasmoa da Auzoko. Herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek, euskal hiztunen eskutik euskarara gerturatzea du helburu
nagusia, horretarako gure herriko hizkuntza aniztasuna ezagutarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jarriz.
Astean behin (asteazkenero 19:15-20:30) biltzen da taldea Kultur Etxean, ordu eta erdiz, dinamika ezberdinen bidez euskarazko oinarrizko hitzak ikasi eta elkar ezagutzeko.
Herritar guztioi zabalik dagoen taldea da, euskarara gerturatu nahi dutenak eta horiei bidean laguntzeko prest daudenak, guztiak garelako beharrezkoak Ibarrako komunikazio eta kohesio
hizkuntza euskara izateko Ibarran, 2016eko urriaren 24ean
Harremanetarako ibarrako.auzoko@gmail.com
661.745.875
(Gixane)
IBARRA Auzoko-Gutun-eredua.pdf
Portadako irudia