Skip to main content
2015/05/04

IPUIN KOOPERATIBOA

 

BAZEN BEHIN JOXE MARI IZENA ZUEN ARTZAIN BAT. OSO LANGILEA ZEN ETA ASKO JATEN ZUENEZ POTOLOA ZEGOEN. ARTALDE HANDI BAT ZEUKAN ETA EGUN BATEAN LAGUN BAT ETORRI ZITZAION BISITAN, BEÑAT IZENEKOA.

 

BEÑAT, JOXE MARIRI LAGUNTZERA JOAN ZEN, ARDIEI LARRUA KENTZEN, ESNEA JEZTEN, GAZTA EGITEN, ARDIAK ZAINTZEN… EGUN BATEAN, LAN ASKO EGIN ONDOREN OHERA SARTU ZIREN LO EGITERA. HORREN NEKATUAK ZEUDEN, EZ ZIRELA OHARTU ERE EGIN OTSOA ETORRI ZELA ARDI GUZTIAK JATERA. ESNATU ZIRENEAN, A ZE SUSTOA!!! EZ ZEN ARDIRIK GERATZEN ETA NEGARREZ HASI ZIREN EA ARDIAK NOLA BERRESKURATUKO ZITUZTEN PENTSATZEN ZUTEN BITARTEAN.

 

 

Otsoaren txabolara joatea erabaki zuten oinatzei jarraituaz eta txabolara iritsi zirenean beste otso bat zegoen  artzainaren ardiak zaintzen,Beñat eta Joxe Mª  harriturik geratu ziren hori ikustean.  Orduan otsoa konturatu egin  zen jendea zegoela, otsoak esan zuen ,”ez duzue ez asko

iraungo !!!!!”. Otsoak salto handi bat egin zuen eta  Joxe Mª eta Beñaten atzetik joan zen,ia ia Joxe  Mª  harrapatu egin zuen, nekatu egin zen oso potoloa zegoelako eta Beñatek arin arin ihes egin zuen.

 

Beñat, berriro baserrira itzuli zen eta Joxe Mari handik gutxira iritsi zen arnasestuka .Biak batera ardiak nola berreskuratu antolatzen hasi ziren.

·         Badakit nola berreskuratu ardiak!!!.-esan zuen Beñatek.

·         Ardiz mozorrotuko gara ardi larruekin.

-Jajaja, oso ideia ona izan duzu,Beñat. Bihar iluntzean abiatuko gara eta seguru ardiak berreskuratuko ditugula!

-Bai, horrela egingo dugu ba!

 

Egun osoa beren mozorroetako larrua prestatzen aritu ziren.

·         Joxe Mari! Ekarri horko larrua eta gero bion artean josiko dugu.

·         Baina, gogoratu nire sabela nahiko handia dela, eta mozorro handia beharko dudala.

·         Bai, bai. Lasai Joxe Mari.

 

Gaua iritsi zenean, otsoaren txabolarantz abiatu ziren. Bidean, otsoarekin topo egin zuten. Zuhaitz baten atzean gordetzea erabaki zuten, baina otsoak ikusi egin zituen. Lurrean etzan ziren benetako ardiak zirela pentsatzeko.

·         Beeeeeeeeee. Beeeeeeeee. Beeeeee. - egin zuten Joxe Mari eta Beñatek.

 

Otsoak bi ardiak hartu zituen eta bere txabolara eraman zituen.

·         Zenbat pisatzen duten ardi hauek! Bapo jarriko naiz!- esan zuen otsoak.

 

Joxe Mariren mozorroa zuhaitzaren adar batean lotuta gelditu zen, eta otsoak txabolara eramaten zituen bitartean, mozorroa pixkanaka askatzen joan zen.

 

Otsoa hain kontentu zihoanez, ez zen ohartu gezurretazko ardiak zirela eta aurrera jarraitu zuen. Hainbesteko pisuarekin ezinean zebilen, erabat ahulduta, eta Joxe Mari gainera erori zitzaion. Horrenbesteko kilo pilarekin otsoak konortea galdu zuen.

 

Joxe Mari eta Beñat ihes egiten saiatu ziren, baina bat-batean beste otso bat ikusi zuten. Hauek zeharo izutu ziren, beraiek jango zituztela pentsatu baitzuten. Hauxe esan zien otsoak:

·         Baina, nongo mozorro festatik zatozte zuek?

·         Beno, ba… gu… eh… -erantzun zioten Joxe Marik eta Beñatek izututa.

·         Lasai gizonak, ni zuei laguntzeko nago eta!

Hau entzun zutenean, itsaso barea baino lasaiago geratu ziren gure lagunak.

 

Eta Joxe Mª eta Beñatek sinistu zuten eta otsoari

jarraitu zioten bere txabolaraino.

Txabolara iritsi bezain azkar, otsoak sua piztu zuen eta bi lagunak beldurtzen hasi ziren zeharo, bere bizia arriskuan ikusten zutelako. Eta galdetu zioten:

·         Zertarako behar duzu sua? Gu ez gara gose.

·         Lasaitu lagunak, sua,  txabola goxo goxo edukitzeko piztu dut, eta ni zuei laguntzeko nago, ez ahaztu.   

Otsoak, dena aurretik pentsatuta zuen, eta nahiz eta gose ez zirela esan, afari goxo bat prestatu zuen eta hiruren artean jan zuten.

Afaldu ondoren, Joxe Mª eta Beñatek, etxerako bidea hartu behar zutela  esan  zien otsoari. Otsoak, txabolan lo egitea gonbidatu zituen, lagun artean zeudela esanez.

 

Goizean esnatzean, Beñat kaiola batean sartuta ikusi zuen Joxe Mªrik, eta korrika atera zen txabolatik laguntza bila.

 

Korrika eta arnasestuka kobazulo batera iritsi zen.

Barnealdean kandela baten argitasun xumea nabari zen eta barrura sartzea ausartu zen laguntza aurkituko zuelakoan.

·         Ehhhh, norbait ba al dago? -galdetu zuen.

Baina bat-batean hots arraro bat entzuten hasi zen.

Hanka-puntetan jarraitu zuen bere bidea eta halako batean otsoa hortzak zorrozten ikusi zuen eta inguruan eskeletoz beteriko gurdia.

·         Aaaaaaaa!!!!!- oihukatu zuen.

Joxe Mariren zaratarekin otsoa ohartu egin zen eta atzetik korrika hasi zen.

Konturatu gabe estalaktita bat ukitu zuen  eta magia bezala burnizko ate bat jaitsi zen.

Momentu berberean gurdiko eskeleto guztiak dantzan hasi ziren rock musika baten konpasean.

·         Lagundu, lagundu, lagunduuuuuuu…!!!!!- oihartzuna entzuten zen kobazuloaren zehar.


 

Joxe Mari ere dantzan hasi zen, otsoaren arreta desbideratu nahian. Bitartean, Beñatek, txabolan beldurtuta jarraitzen zuen. Joxe Marik, burnizko atea zeharkatu zuen eta...a ze ezustekoa!!! bere anaia bikia aurkitu zuen!!!

·         Joxe Antonio, aspaldiko! ze arraio egiten duzu hemen!!!

·         Gero esango dizut! Orain ihes egin behar dugu hemendik. Otso-erregea eta bere soldadu-eskeletoak konturatu baino lehen!

·         Plan bat daukat, zatoz nirekin!!- esan zuen Joxe Marik.

Estalaktitekin musika berezi bat jotzen hasi zen eta bere anaia bikiak erritmoa jarraitzen zion bitartean,  Otsoak eta eskeletoak konortea galtzen hasi ziren.

Halako batean… bi ate sekretu, ikusi zituzten. Biak itxita, armiarmaz beteta, ilunak, biak ala biak zikinak, beldurgarriak…

Ateen ondoan, hieroglifiko bat zegoen eta…


 

Joxe Antonio eta Joxe Mari, biki parea, hieroglikifikoa deskodetzen hasi ziren:

·         Hau asmatzea ezinezkoa da!

·         Hau ezin da deskodetu! Ufff!

Erabat etsita hormaren kontra jarri ziren atseden hartzeko. Halako batean, bikien pisuarekin hormak buelta eman zuen:

·         Arraioa, horma mugitzen ari da!

Hormaren bestaldean a ze ezustekoa, Joxe Marik bere artaldea ikusi zuen. Eta Joxe Antoniok bertatik ateratzeko labirintoa zela irtenbidea ohartu zen.

 

      Labirintoan barrena sartu ziren bi anaiak artalde guztiarekin, irteeraren bila. Joxe Antonio ohartu zen bere poltsikoan hari mataza bat zuela, eta ideia bat otu zitzaion:

 

·         Ateari hari ertz bat lotuko diogu eta mataza askatuko dugu, eta horrela ez gara galduko bidean.

Labirintoan aurrera zihoazen, haria askatzen eta hieroglifiko bat aurkitu zuten, arrano, igel eta suge batez osatua zegoen. Eskua irudi hauen gainean jarri zuten eta totem handi bat agertu zen lurretik…

 

Animaliak hieroglifikotik atera ziren eta TOTEMeneko puzzlea osatu zutenean mugitu egin zen eta beheran ate bat zegoela konturatu ziren. Ate horretatik Joxe Mari kabitzen ez zenez, sugea, igela, Antonio eta gainerako ardi guztiak sartu ziren. Pasadizo batetik pasa ziren eta bukaeran ate bat zegoen. Ireki zutenean Beñat kaiola barruan ikusi zuten baina giltza behar zuten, Beñat askatzeko eta ez zekiten non zegoen.Beste ate bat pasa zuten eta laserrak zeuden giltza babesten.Sugea finena zenez,laserrak pasa eta giltza hartu zuen.

 

      Giltzarekin atea irekitzea lortu zuten eta denen artean artaldea ondo bildu eta babes leku batera eramateko asmoz joan ziren. Bidean, Elduain Belauntza eta Berastegiko zelaiak zeharkatu zituzten. Ardiak oso pozik zihoazen bertako larreak dastatuz.

 

      Berastegitik Belabietako bidea hartzearekin batera, bidegurutzean otsoarekin topo egin zuten.

 

·         Ondo al zaude otso?

·         Ez, guztiz zorabiatuta nago, ni basoko animalia naiz eta zelai hauetan eguzkiak buruan kalte egin dit.

·         Ai gaixoa.- esan zuen Joxe Antoniok.

·         Gaixoaaa!!! otsoaren bibolina!!!- erantzun zuten gainerakoek.

   -Otso malapartatu hau Uzturpe Ikastolako jangelako labean sukaldatuko dugu.

 

Denei ideia zoragarria iruditu zitzaien eta eguerdiko gose puntu horrekin zeudenez, Izaskundik bera habiatu ziren Uzturperantz, otsoa bizkarrean hartuta.

 

Uzturpera iristean Iñigo sukaldaria bere super- aiztoarekin zain zuten sukaldeko atean. Iñigok otsoa larrutu eta laberako prestatzen zuen bitartean, gainontzekoek Uzturpe Ikastolako haurrek landatutako letxuga tipula eta tomateekin entsalada eder bat prestatu zuten.

 

Estalpe berrian mahaiak prestatu eta otso jan bikain batekin asetu zen koadrila guztia.

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-11-26
Uzturpe ikastolako LH6.mailako ikasleek, UEMArekin elkarlanean eginiko Euskara ikasarloko proiektuaren baitan, bakoitzaren Hizkuntza Biografia sortu dute.
2024-11-26
Azken hilabeteetan, Haur Hezkuntzako hezitzaileok argazki-album pertsonalizatuak sortu ditugu, bertan, gure interesak, zaletasunak eta definitzen gaituzten alderdiak bilduz. Album horiek, lehenik eta behin, irakasle taldean…
2024-11-26
Elkarlanean aritzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, horregatik, hona hemen hamaiketako jasangarri bat aurrera eramateko hainbat ideia.
2024-11-13
LH 1 eta LH 2ko ikasleak Orion LH 1. eta 2. mailako ikasleak Orioko Txurruka aterpetxean egon dira 2 egun polit igaroz.